XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken ekoizkiaren erabilkerari eta batazbesteko iraupenari begira gintza merkeagotzeari buruzko alderdiei arreta egitea ere metalariaren ardurapekoa da.

TEKNIKARITZA-INJENIEROAK ETA LEHENGAIETAN AITUAK.

Lehengaietan aituaren lana metalariarenari hertsiki datxeko.

Biok dute bere gain mekanika, kimika eta gintza-injenierotza, eta egin nahi den ekoizki berria asmatu eta tajutu dutenek eskatzen dituztenei erantzungo dien lehengaia aukeratzea.

Lehengaiek, hots, gai moldakorrek eta zeramikazkoek eta CAD eta CAM taiugintza-bideek (ikus Informatika) izan duten zabalkundea dela eta, teknikari hoien garrantzia gero eta haundiagoa da.

AUKERAK ETA ETORKIZUNA.

Metalariek eta lehengaietan aituek industria-ekoizketaren ezein alorretan ihardun dezakete; gaurko nazioarteko lehiak, haundiaren haundiz, aurreratutako herrialdetako industriei bere ekoizkiak berritu beharra dakarkie eta, horri, lehengaiak ere etengabe berritu beharra dario.

Haltzairutan berariz gaitutako metalarientzat aurrerantzean ere lana izango da, berarizko haltzairuen alorrean batipat.

Autogintza, eletronika, egazkingintza eta nukleoarena bezalako industriek aituak behar dituzte, bai ikerketa eta garatze-lanetarako, bai gintzarako.

Erabiltzen diren lehengaien nolakoan gertatu diren aldaketak, autotan gai moldakorrez baliatzea zabaldu izanak adibidez, hoiei bere onean eustezko lanetan dihardutenei bere lan egiteko era funtsez aldatu beharra ekarriko die; auto-oskolen konpontzaileek leihar-erretxina antolatzen jakin beharko dute, mekanikariek zeramikazko edo gai moldakorrezko zatiak izan ditzaten motorrak konpontzen.

Beraz, langileak lehengai berriei egokitu beharko zaizkiela pentsa daiteke.